Abonuak eta erabilera prezioak

Derioko Kiroldegiak aukera bi ematen ditu bere instalazioak erabiltzeko: abantailak eta deskontuak ematen dizkie ohiko erabiltzaileei URTEKO ABONUAren bidez, eta bere instalazioen ALOGERA edo ALDIZKAKO ERABILERAren bidez.

Abonatzeko abantailak:

  • Abonuan sartzen da ondoko zerbitzuen eta instalazioen mugagabeko eta doako erabilera (erreserba orduz eta ikastaroz kanpo): Barruko igerileku klimatizatua, gimnasioa, squasha, sauna, lurrun bainu gela, eta, rokodromoa.
  • Prezio bereziak zerbitzu guztietan.
  • Lehentasuna ikastaro eta jardueretan izena emateko epean.
  • Abonuen prezioa (PDF 68KBKB)
  • Erabilera prezioak (PDF 68KB)

Nola egin abonua

Abonua egiteko eskabide orria bete behar da (ordainketaren banku-helbideratzea sartzen da). Eskabide orria DUkren leihatilan eskuragarri dago, ala deskargatu (PDF 1,21MB) gure webgunean, eta honako dokumentazioa ere aurkeztu behar da:

  • Argazki 1 abonatu bakoitzeko.
  • NANaren fotokopia abonatu bakoitzeko.
  • Familia liburuaren fotokopia edo bikote ziurtagiriaren fotokopia abonatuentzat.
  • Afektatuak langabezi subsidiariorik ez duela hartzen frogagiria, 18 urtetik gorakoak familia abonuan sartzeko.
  • Bizikidetasun-erroldatze ziurtagiria, 18 urtetik gorakoak familia abonuan sartzeko.

Hobariak zirkunstantzia desberdinetarako daude: diru-sarreren bolumenaren arabera, familia ugariko etxebizitzan, erretiro egoeran, eta abar.

Kontsultatu betekizun zehatzak ordenantza arautzailean, edo kontsulta iezaguzu zure kasu partikularra.