Zer eskaintzen dizu?
Irakurlearen txartela: hemendik aurrera, txartel bakar batekin, sareko katalogo kolektibo hau osatzen duen edozein liburutegi publikoren erabiltzailea izan zaitezke.
Haur-liburutegia 14 urte bete arte.
Helduen liburutegia eta kontsultarako aretoa.
Ikasteko aretoa eta ordutegi zabala.
Hemeroteka: aldizkariak, egunkariak…irakurtzeko.
Liburu, aldizkari, CD, DVD eta abarren mailegua.
Maileguen iraupena: 15 egun, eta telefonoz edo interneten epea luzatzeko aukera dago.
Internet konexioa (4 ordenagailu).
WIFI konexioa dohainik.
www.euskadi.net/katalogobateratua web gunetik:
Nire liburutegian dauden liburuak ikus ditzaket.
Nahi dudana non dagoen ikus dezaket.
Irakurtzen ari naizen liburuaren mailegua berritzea.
Kultura jarduerak: ipuin-kontalariak, liburuen aurkezpenak, solasaldiak, olerki eta musika emanaldiak…
Kidea bazara, txartela erabili eta bere aukera guztiak arakatu.
Kidea ez bazara, etorri eta kidearen txartela egin, dohainik da eta.