Hiri hondakinen bilketa - Tresnak eta tamaina handiko gauzak

Asteroko zerbitzua da, Mankomunitatekoa eta DOAKOA, eta, haren bidez, udalerriko edozein bizilagunek eska dezake tamaina handiko tresnak jasotzeko leku jakin batean.

Derion, asteazken goizetan egiten da bilketa fisikoa, eta, izena emateko, astearteko goizeko 12:00ak baino lehen, datu hauek eman behar dira GERTUAN zerbitzuaren bidez (telefonoz 94 454 10 19 edo aurrez aurre):

  • Izen-abizenak
  • Biltzeko helbidea
  • Telefonoa
  • Zer tresna jaso behar diren (gehienez ere, 3)

Tresnak aurreko gauean (astearte gauean) utzi behar dira adostutako helbidean.