Aholku orokorrak

Murriztu!

  • Kontuan izan erosten duzun guztiak hondakin bat sortuko duela lehenago edo geroago. Pentsatu bi aldiz benetan behar duzun edo hori gabe bizi zaitezkeen.
  • Arrandegian, eskatu produktua tupper-ean gordetzeko; hala, papera eta plastikoa aurreztuko dute.
  • Izan beti zurekin poltsa berrerabilgarri bat. Plastiko gutxiago erabiliko duzu.
  • Erosketa-orgarekin ere bilgarri gutxiago kontsumituko dituzu.
  • Ahal duzun guztietan, saihestu behin erabiltzeko produktuak erostea.
  • Erosi frutak eta berdurak ontzirik gabe.
  • Eskatu zure fakturak posta elektronikoz bidaltzeko, ez paperean.
  • Erosi produktuak soltean. Gero eta eskaintza zabalagoa dago: lekaleak, zerealak… Baita detergenteak ere.
  • Tamaina “familiarreko” produktuak erosten badituzu, dirua aurreztuko duzu eta hondakin gutxiago sortu.
  • Garbiketa-produktuek hondakin asko sorrarazten dituzte urtean zehar. Hortaz, aukeratu produktu kontzentratuak eta berriz kargatzeko modukoak, edo sortu zuk zeuk garbiketa-produktu naturalak, kimikorik gabeak.

Berrerabili!

  • Erabili kalean aurkituko dituzun berrerabiltzeko edukiontzi zuriak.
  • Oso interesgarria da erosketak Kooperaren bigarren eskuko dendetan egitea; behar duzuna aurkituko duzu, eta merkeago.
  • Behar ez dituzun gauzak (altzariak, arropa, osagarriak…) eman Caritas, Emaus edo Kooperari. Beste norbaitek beharko ditu.
  • Zaborretara bota behar duzun brik hori tomatea edo saldak izozteko erabil dezakezu.
  • Gaileten eta zapaten kaxak erabilgarriak dira etxean gauzak gorde eta ordenatzeko. Ez bota.

Birziklatu!

  • Sortzen duzun hondakin bakoitzarentzako edukiontzi espezifikoak daude. Erabil itzazu.
  • Garbiguneak ere badituzu, utzi zure hondakinak horietan. Horrela bermatuko duzu birziklatu egingo dituztela.
  • Ez eman zure hondakinak garbiguneen atean dauden pertsonei. Horrela ez duzu bermatuko birziklatuko dituztenik.
  • Birziklatuko sukaldeko olioa. Harraskatik botatzen baduzu, ura kutsatzeaz gain, hodiak buxatuko dituzu.
  • Ontzi guztiak birzikla daitezke; ez bota zaborretara.
  • Birziklatzeko edukiontziek sukaldean leku asko kentzen badizute, erabili edukiontzi bera beirarentzat eta ontzientzat, eta hustu egunero.
  • Birziklatu biohondakinak arretaz; gaizki egiten baduzu zure edukiontzi marroia erabiltzen duten beste familia batzuk izorratuko dituzu.
  • Erabili edukiontzi berdea soilik botilak, potoak eta flaskoak botatzeko.

Bestelako informazioa