Bilboko aireportuaren isolamendu akustikorako plana Gauzatzeko prozedura

Bilboko aireportuaren handitze proiektuari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena argitaratu ondoren, AENAk Isolamendu Akustikorako Plana gauzatuko du zaratarekiko sentikorrak diren erabileretako etxebizitzetan eta eraikinetan, hau da, zarata-kutsaduraren aurkako babesa behar duten hezkuntza, osasun eta kultura zerbitzuko eraikinetan, baldin eta etxebizitza eta eraikin horiek Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenean zehaztutako isofonoek barnean hartzen badituzte.

Jarduketok isofonoetako eraikinek jasaten dituzten eragin akustikoen mailaren arabera egingo dira, eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren arabera zehaztuko da jarduketon lehentasuna.

Bilboko aireportuaren Isolamendu Akustikorako Plana honako jarduketa hauen bidez gauzatuko da:

  • AENAk isofonoak igorriko ditu horietan jasotako udaletara, zaratarekiko sentikorrak diren erabilerako etxebizitzen eta eraikinen erroldak aurkez ditzaten. Etxebizitza eta eraikin horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Isofonoen barruan egotea eta ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren ebazpena argitaratu aurreko lan lizentzia izatea.
  • Etxebizitza horiek Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, AENAK jakinaraziko die interesatuei Isolamendu Akustikorako Planean sartzeko eskaera aurkezteko eskubidea dutela.
  • Etxebizitza intsonorizatu egin behar dela egiaztatu ondoren, zaratarekiko sentikorrak diren erabilerako etxebizitzaren edo eraikinaren jabeari edo etxejabeen elkarteari isolamendu akustikoari buruzko proiektua eskatuko zaio. Proiektua jabeek aukeratutako enpresak egingo du.
  • Proiektua aztertu eta isolamendu akustikoko lanak amaitu ondoren, AENAk onetsitako zenbatekoa ordainduko du. Bizilagunek ez dute jarduketa horien gasturik ez aurreratu, ezta ordaindu beharko ere.

AENAk jarduketa horien berri emango die Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenean jasota dauden administrazio eta erakundeei.

Bilboko aireportuaren Isolamendu Akustikorako Plana gauzatzeko jarduketak eta AENAk gainerako aireportutan aplikatu dituenak antzekoak dira. Aireportu horietan guztietan ere Isolamendu Akustikorako Planak gauzatzen ari dira, AENAren sareko aireportuak handitzeko proiektuei buruz Ingurumen eta Landa nahiz Itsaso Inguruneko Ministerioak egindako Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenekin bat.


Bilboko aireportuaren isolamendu akustikorako plana Gauzatzeko prozedura (PDF 30KB)