Udal baratz ekologikoak: "Errekalde Ortuak"

Derioko Udalak udal partzelak jarri ditu herritarren eskura ortu ekologikoak ustiatzeko. Ekintza hori 2013an martxan jarri zuen 34 partzelekin, eta, proiektuaren arrakastagatik, 2016an 10 partzela gehitu ditu; beraz, guztira, Udalak 44 partzela eskura jarri ditu esparru honetan.

Partzela bakoitzak, gutxi gora behera, 60 m2 ditu. Errekalde parkean daude, Ibaiondo futbol zelaitik hurbil. (Kokapena)

Urteko alokairu-prezioan sartuta daude: tresna eta lanabesen erabilera eta behar den gutxieneko mantenamendua, ur-hornidura eta monitore aditu baten aholkuak. Bestetik, erabiltzailek haziak edo landareak ekarriko ditu. Baldintza hauek baino ez dira jartzen: landareek edo haziek laborantza ekologikoaren arauak bete beharko dituzte eta ustiaketa arduratsua eta autokontsumoa izatea.

Informazioa non kontsultatu eta/edo jaitsi:

Esteka interesgarria:

Argazkiak

  • Errekalde Ortuak