Euskara

 

Gidabaimena ateratzekotan zabiltza?

Hala bada, jakizu aukera paregabea duzula orain gidabaimena euskaraz ateratzeko Txorierriko autoeskoletan.

Ekimen honen bidez, Txorierriko Mankomunitateak aukera erraztu nahi dizue gure haraneko gazteoi gidabaimena ateratzeko prestakuntza euskaraz jaso dezazuen eta, helburu horrekin bat, elkarlanean aritu gara autoeskolekin eta hitzarmena sinatu dugu haiekin, euskarazko eskaintza handitzearren.

Gidabaimena zein hizkuntzatan atera zuk zeuk erabaki behar duzu. Azterketa teorikoa euskaraz eginez gero, baina, lehen eskola praktikoa oparituko dizugu. Eta gainera, Europan zehar beste hiru lagunekin ibiltzeko bidaia zoragarri baten zozketan parte hartuko duzu.

Galdetu etxetik hurbilen duzun autoeskolan eta zorte on azterketan!

Lander Aiarza Zallo
Derioko Alkatea