Euskara

 

Txorierriko Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak Berbalagun proiektua antolatu dute.

Zer da Berbalagun?

Berbalagun mintzapraktika programa bat da. Bertan, euskaraz berba egiteko ohitura duten pertsonak, ohiturarik ez dutenekin (“euskaldun berriak” eta “euskaldun zaharrak”) elkartzen dira euskara praktikatzeko.

Eta zer egiten dute? Astean behin elkartu eta ordu betez bakoitzari gehien gustatzen zaiona egin (kafe bat hartu, paseo bat eman, musean jokatu, kantatu, mendira joan, ...) baina BETI EUSKARAZ!!
Berbalagun Larrabetzun eta Derion martxan egon da eta primeran funtzionatu duela ikusita, Txorierri osora zabaltzea pentsatu da.

Horretarako zuon laguntza ezinbestekoa da eta horregatik guztioi animatu gura zaituztegu Berbalagunen parte hartzera.
Beraz, badakizu, euskara ikasten ari zaren hori edo euskaltegitik aspaldi pasatakoa eta erdi ahaztuta daukazun horietakoa bazara eta praktikatu gura baduzu, hauxe da zure aukera! Berbalagun!

Eta Euskaldun zaharra edo euskaldun osoa bazara eta euskara ikasten dabilen horri lagundu gura badiozu, lotsagatik edo konfiantza faltagatik ez baduzu dakizun euskara eder hori asko erabiltzen eta praktikatu gura baduzu edo, beste barik, lagunarte ederrean eta euskararen alde astean ordu bete bat egin gura baduzu, animatu eta etorri Berbalagunera!

Eman ezazu izena Berbalagunen:

- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura duen lagun bat edo birekin elkartuko zaitugu.
- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako alkartu: kafetxoren bat
hartzeko, ibiltzera joateko, ...
- Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak.

Kontaktua

Informazio gehiago eta izena emateko
Telf.: 635.75.35.95 / e-mail: txorierri.berbalaguna@gmail.com