Derioko historia

Uribe merindadeko elizatea

Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe Mungiako alkatearen fogerazio eta eskumenaren menpe egon ziren. Edozelan ere, bertako auzokideek udal independentea osatzen zuten, hiriko Udalbatzan beraiek ordezkatuko zituen fiela aukeratzeko eta bulda biltzailea zein lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez baizik.

San Kristobal Martiria eliza

Gainontzeko etxeak infantzoiaren menpe egon ziren, eta horiexek ziren benetan elizatea osatzen zutenak. Beste fiel eta Udal bat zeuzkaten, eta horrek izendatzen zituen merindadeko bileretara, eta Jaurerriko Batzar Nagusietara joan behar ziren batzarkideak. Azken horretan, 32. zenbakiko botoa nahiz jesarlekua hartzen zuten ordezkariok.

San Kristobal Martiria eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazal zentsatuek eta 1745ean berreraikia izan zen. Patronatua Zamudioko leinuarena izan zen, eta geroxeago Morianako konde eta kondesarena. Azken horiek koroa-zaindari gisa, XVII. mendearen bukaeran hamarrenak artatu eta jasotzen zituzten onuradun biak aurkezten zituzten, zati bat izan ezik. Izan ere, 1740an irabazitako auzi baten arabera, zati hori abadeentzat eta nobalientzat zen.

Turismoa Bizkaian
Turismoa Euskadin
Txorierriko Mankomunitatea
Uribetur