Udalerria

 

Txorierrin ohikoak ziren jauntxoen larderiak eta taldeen arteko borroka odoltsuak. Horren lekuko dira garai hartako kronikak eta oraindik ere zutik dirauten dorre ugariak: kasurako, Zamudio, Lezama, Zangroiz, Asua nahiz Martiartukoak. Hortaz, ohikoa zen Derioko baserri eta mendiek Mungiako hiribilduan auzotzeko eskaera egitea, handik kanpo kokatuta egon arren.

Baina Gernikako Batzarretan ordezkaritza izatea zen elizate gisa erabat aintzatetsia izateko modua. Deriok berandu lortu zuen, 1688ko irailaren 24an; azken-aurrena izan zen eta 72.

 eserlekua bete zuen, Uribe merindadearen bidez. Garai hartan bi ahaldun eman zitzaizkion: bata elizaterako, eta hura joaten zen Batzarretara; bestea Mungiako hiribildura auzotutako Derioko herritarrentzat, bertara joaten baitziren beren auziak konpontzera.