Udalerria

 
1688ra arte ez zen gauzatu Derioren berezko entitate juridikoa, zaila baitzen haren lurralde zatikatua mugatzea, Zamudioko elizate boteretsuaren eta Mungiako hiribildu itzal handikoaren artean. Harreman estua zuen Zamudiorekin eta Mungiarekin, mugakidetasun onekoa batzuetan, eta apur bat kaskarragoa besteetan.

Hala, adibidez, 1647an Derio eta Zamudioko soldaduak elkarrekin aritu ziren Bizkaia defendatzeko, eta Mungiarekiko harremanak hainbat fase igaro zituen; izan ere, Derioren zati bat edo Derio osoa bere lurraldera gehitu nahi zuen hiribilduak.

Gorte Nagusietako Allende Salazar ahaldunak egin zuen proposamena, hiribilduaren oniritziarekin, baina, halabeharra zela eta, azkenean ez zen anexiorik egin hauteskunde berriak antolatu eta ondoren ahalduna zendu zelako.