Doneztebe

Doneztebe txokoa Udalaren eraikina da, Ganbe kalea 1ean kokatuta dago, bere helburua da gune soziokulturala izatea.

Bertan 40 mahaikide sartzen dira guztira. Udalak, behar duenean, udal-tailerrak emateko erabiltzen duen baliabide bat da, eta gainerako denboran adin nagusiko pertsona fisikoek aloka dezakete baldin eta Derion erroldatuta badaude, baita gure herrian finkatuta dauden pertsona juridikoek ere. Baldintza eta betekizun zehatzak ordenantza arautzailean adierazita daude, hemen kontsulta daiteke.

Txokoa erreserbatzeko bere erabilgarritasuna kontsulta dezakezu udaletxean edo zure telefono mugikorrean iDerio app-aren bidez. Zure intereseko data aukeratu ondoren, ordenantzak xedatzen dituen tramiteak bete beharko dituzu erreserba egiteko, txokoa erabiltzeko eta giltzak izateko. Udaletxean dagokion fidantzaren ordainketarekin batera eskaera-orria aurkeztu beharko duzu, eskatutako alokairuaren baimen gisa balio duena.

Txokoak beharrezko ekipamendua eta tresnak ditu bazkariak, afariak eta antzekoak egiteko. Instalazioak alarma batekin babestuta daude, desaktibatu beharrekoa iristsitakoan, eta berriro aktibatuko beharko da egonaldia amaitutakoan eta joaterakoan. Alarma erabiltzeko argibideak, giltzak entregatzean ematen dira; baita web-orri honetan ere eskura daitezke.

 

Argazkiak