Ondarea

 

ISLABE baserriaren ondoan, debozio erlijiosorako eta zehazki Klaratarren kongregaziorako erabiltzen den eraikin bat dago. Monasterio hau 1366an sortu zen, Bilbon, eta Derio izan da monasterioaren laugarren eta azken kokagunea. Monasterioan moja gutxi eta adinekoak gelditu ziren, eta Ahizpek laguntza eskatu zioten Arantzazuko Federazioari, monasterioa itxi ez zezaten. Beloradoko (Burgos) Klaratarren erantzuna jaso zuten, eta, 2012ko urtarriletik, Derioko eta Beloradoko monasterioek komunitate bakarra osatzen dute, bi egoitzarekin. Ahizpek erretiro-etxe bat dute taldeentzat, eta artisau-gozoak eta -pastak egiten dituzte.

Monasterioaren ondoan ISLABE baserriaren izena hartu duen etxe bat dago, eta Opus Deiko jarduera eta erretiroetarako erabiltzen dute.