Ondarea

 

Hau da, zalantzarik gabe, udalerriko eraikin berezienetako bat.

1932an sortu zen, Bizkaiko eraikin multzo handienetako bat izango zena eraikitzen hasi zirenean. Gune psikiatriko handi bat eraikitzea zen berez asmoa.

Bi eraikin multzo paraleloz dago osatuta, eta Diego Basterra Bizkaiko arkitektoak diseinatu zuen. Hala ere, gerraren (bonbardaketak) eta ondorengo gainbeheraren ondorioz, bertan behera utzi zituzten eraikina eta jatorrizko helburua. Atzera bota zuten helburu hori, eta eraikinari hainbat erabilera eman zitzaizkion: arma-fabrika, biltegia, bizikleta-tailerra, behitegia...

1950. urtean, berriro ekin zieten obrei, eraikina Elizbarrutiko Seminario gisa erabil zedin. Hori dela eta, Seminario Txiki bat eta Handi bat eraiki zituzten, aurrealdeko bi pabiloitan, eta bien artean, 53 metroko dorre batean, eliza nagusi bat. Hiru eraikin independente dira, eta beheko oin nagusian baino ez dute bat egiten. Horrek guztiak osatzen du azkenean Derioko Seminario gisa ezagutu zena. Hogei urteko jardunaren ondoren, 1974an seminario handiak utzi egin zuen Derioko eraikina, eta soil-soilik hezkuntzara bideratu zen eraikineko jarduera, honako hauek iritsi zirenean: irakasle-eskola, Seminario Ikastetxea eta lanbide-heziketako eskola.

Azken urteetan, eta bereziki XX. mendearen amaieratik aurrera, Seminario eraikinak askotariko enpresak eta zerbitzuak hartu ditu, baita kirol-guneak ere.

Eraikin honi buruzko dokumentu asko daude eskuragarri. Esate baterako, Iñaki Márquezen 2007ko artikulu interesgarri hau: osasun mentalari buruzko Norte aldizkariaren 29. zenbakia.

Irudiak

  • Seminario
  • Seminario