Ondarea

 

Vista Alegre hilerria ez dago erabat Derioko udalerrian, baina gure herria ezagutzeko eta bisitatzeko arrazoietako bat da, zalantzarik gabe. Jende askok ez daki, baina “Derioko hilerri” esaten zaion hau, berez, Bilboko hilerria da. Leku honetan kokatu zuten, Bilboren ehorzteko beharrei eta espazio-faltari erantzuteko konponbide gisa.

Hilerrian geltokia duten Bizkaibus-eko lineak hauek dira:

  • A2151 Areeta/Las Arenas-Larrabetzu
  • A3224 Bilbao-Derio-Teknologia parkea/Parque Tecnológico
  • A3517 Bilbao-Derio-Mungia
  • A3522 Mungia-Derio-Gurutzeta/Gurutzeta

Trenez ere hilerrira iritsi daiteke, Euskotren-eko E3/L3 linea hartuz eta Derio-ko geltokian jaitsiz. Hilerria hortik 500m-tara dago.

Jarraian azaltzen den informazioa HILKETA SERBITZUAK/SERVICIOS FUNERARIOS DEL AYTO BILBAO webgunetik atera da 2018ko urtarrilean.

Historia eta deskribapena:

Bilboko hilerria, Zamudio eta Derio udalerrien artean, 1902an inauguratu zuten. Bilbo-Lezama Trenbidearen Sozietatearenak ziren. Konpainia hark egin zuen oraindik gaur egun hilerriaren albotik igarotzen den trenbidea; eta, eskaini zizkion lurrak udalari. Horrela bidaiari gehiago izateko itxaropena zeukaten. Edesio Garamendi eta Enrique Epalza sinatu zuten proiektuaren memoria. Gaur egun 208.566 metro koadro dauzka. 400.000 pertsona inguru hilobiratu omen dituzte bertan.

Euskal Herriko nekropoli garrantzitsuena da eta estatu mailan nagusienetako bat. Hiri analogikoa da eta ondarearen ikuspuntutik, garrantzi handikoa.

Oinplano errektangularreko eremu handia da, harlangaitzezko horma-hesi batek itxita, eta sarrera pasagune ireki batean dago. Kaperaren aurretik Gerra Zibileko kripta dago. Kaperaren albo banatan galeria estaliak daude eta galerien alde bakoitzean zerbitzuetako eraikinak: ezkerraldean kapilauaren etxea eta gorpuen gordailua, eta eskuinaldean ehorzlearen etxea eta errausketa-labea (antzinako gordailu judiziala). Ehorzketa-partzelak ardatz kartesiarren arabera daude antolatua, erdigunea Begoñako Andra Maria plaza dela nabarmenduz; plaza oinplano biribilekoa da eta kaperaren absidean hasten den ardatz berean dago. Jatorrizko hilobiak lurpeko putzu erakoak dira, denak berdinak eta gainean hiru lauzak estalita daude, kaperarik zaharrenak izan ezik. Lehenengo kaperen gainean eraiki zen geroago gaur egungo pannteoi eta kaperen sistema heterogeneoa.

Ikuspegi eskultoriko eta/edo arkitektoniko batetik interesgarrienak diren Bilboko hilerriko 90 elementu, haien estiloaren arabera sailkatuta

Bisitaldi gidatua:

Bilboko Hileta Zerbitzuek aukera ematen dute hilerrian bisita gidatua egiteko, ondare eta artearen ikuspegiaren arabera hautatutako 40 leku interesgarrienetatik.

Bisita gidaturako material guztia jaits daiteke eta hilerrira joan, edo bestela, bisita on-line egin daiteke banakako bisitan ikusi nahi duzun lekua aukeratuz. Sartu lotura honetan

Hilerriari buruzko artikulu interesgarriak