Alor honetan honako hauek dira aipagarriak:
San Kristobal eliza. X. mendean eraikia izan zen eta 1.745ean berreraiki eta handitu zuten. Ertzetan harlandu handiak dituen harlangaitzezko eraikina da. Elizak ateburua, dorre angeluzuzenekoa eta habeetan finkaturiko elizatea ditu. Barruan, Ama Birjina eta Semearen irudi gotikoa dago.
San Isidro eliza. 1958an eraikitako eliza honek basilika-oinplanoa eta dorre alboratua ditu. Aurrealdean hiru arku ditu eta sarreran erdi puntuko arkua.
San Esteban baseliza. Eraikin kubikoa da. Lau isuriko teilatua eta harlangaitzezko hormak ditu. Sarreran erdi puntuko arkua eta alboko kontrahormak daude.