Udal artxibo historikoa

Derioko Udal Artxiboan Udalak bere eginbeharretan eta herritarrekin eta erakundeekin dituen harremanetan sortu eta jasotzen dituen dokumentuak gordetzen dira. Udaletxean dago kokatuta.

Udal Artxiboaren dokumentuak daude funts historikoan eta administratiboan. Zaharrenak XIX.  mendekoak dira. Dokumentazio aberatsa horren zati bat digitalizatuta dago eta kontsulta daiteke (edo laster kontsultatu ahal izango da) “Euskadiko Artxibo Historikoan”. Eta 1940. urtera arte sortutakoak, “Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoaren Katalogoan”  kontsultatu daitezke ere.
  • Euskadiko Artxibo Historikoa
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoaren Katalogoa