Lagun agurgarria,
Derioko Udalaren izenean webgune honetara ongi etorria ematen dizut, eta bide batez, gu bisitatzeagatik eskerrak ematen dizkizut.
Orrialde honen bidez, Udalarekin harreman zuzena izateko aukera izango duzu, behar dituzun tramiteetarako informazioa lortu eta gure auzokideen bizi kalitatea hobetu nahian egiten ditugun proiektu eta berrikuntzen berri izateko aukera ere izango duzu.
Eskuragarri izango dituzu baita ere, gure herriaren historia, jaiak, eta gure herriaren ondarearen berri, alegia, gure herria izan delako, gaur ere badelako eta etorkizunean ere izango delako.
Horrez gain, Udaleko arlo ezberdinetan egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango duzu, eta are garrantzitsuago, zure iritzia emateko aukera ere izango duzu.
Dakizunez, Derioko gai garrantzitsu guztietan herritarren iritzi eta partehartzea bermatu nahi dugu, eta berritutako webgune hau udal batzarraren eta zure artean zubi izatea espero dugu.
Bisitatzen gaituzun bakoitzean gure berri izateko aukera edukiko duzu, nahi dugun Derio eraikitzeko ematen ari garen pausuak ezagutuko dituzu.
Gure ametsen berri emango dizugu, finean, zu, Derioko auzokide hori, zara gure amets horietan pertsonaia nagusia, eta zuk ere zure esatekoak jakinaraztea gustatuko litzaiguke, zuk ere zure Udalaren egunerokoan parte har dezazun nahi dugu.
Agur bero bat,
Lander Aiarza Zallo
Derioko Alkatea