Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa

Ondasun eta zerbitzuen kontratazioak bat etorri behar du lizitazioak eskuratzeko askatasunaren oinarriekin, iragarkiekin eta prozedura-gardentasunarekin, eta hautagaiak berdin tratatu behar ditu, diskriminaziorik gabe. Horrez gain, aurrekontu-egonkortasunaren xedeari eta gastu-kontrolari lotuta, ziurtatu egin behar da modu eraginkorrean erabiltzen direla obretara, ondasunak eskuratzera eta zerbitzuak kontratatzera bideratutako funtsak, beharrizanak aurrez zehazteko exijituz, lehia librea babestuz eta eskaintza ekonomiko onuragarriena hautatuz.

Kontratazio publikoa "Ley 9/2017 de Contratos del Sector Público" legearen bidez erregulatzen da, Espainiako ordenamendu juridikora Europar Parlamentu eta Kontseiluaren 2014/23/UE eta 2014/24/UE direktibak ekartzen dituena.

Hona hemen Derioko Udalak eginiko ondasun eta zerbitzuen kontratazioaren inguruko garrantzizko informazioa.

Udalaren webguneko “KONTRATATZAILEAREN PROFILA” atala

 Kontratazio publikoaren 9/2017 legea (PDF 2,66MB)

 2018ko kontratu txikiak (XLSX 135KB)

 2019ko kontratu txikiak 1H (XLSX 67KB)