Lotutako erakundeak

Derioko Udalak udal-zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei, udal barruko langileek eta kudeaketa propiorako erakunde batek (Derioko udal-kiroldegia kudeatzeko erakunde autonomoa) osatutako berezko egitura baten bidez, eta lotutako kanpo-erakunde batean parte hartuz (Txorierriko Mankomunitatea).

Derioko Udal Kiroldegia (DUK) erakunde autonomoa (IFK: P-9803201-D) udalaren %100 mendeko erakunde autonomoa da. 1991n sortu zen, eta hauxe du jarduera nagusia: hainbat kirol-instalazioren eta ikastaroen eta kirol-jardueren eskaintza herritarren esku jartzea.

Txorierriko Mankomunitatea (IFK: P-4800017-H), Derio (% 21,35), Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio udalerriek osatzen dute. 1989an sortu zen, hainbat udal-zerbitzu mankomunitatean eskaini ahal izateko: lana, euskara, gizarte-zerbitzuak, esku-hartze komunitarioa, hondakinak biltzea eta garraiatzea, bideak garbitzea, kaleak argitzea eta berdintasuna, besteak beste. Era berean, mankomunitateak mendeko bi erakunde ditu: EGAZ Txorierri (Behargintza Txorierri, SL) eta euskaltegia, udalerriei lanarekin eta euskararekin lotutako eskualdeko zerbitzuak eskaintzeko.

Gainera, Derioko Udala hainbat elkartetako eta saretako kide da. Elkarte eta sare horien helburua da sinergiak aprobetxatzea eta esperientziak trukatzea.

Udala dagoen sare eta elkarteak (XLSX 45KB)

 Diru-ekarpenak (XLSX 20KB)