Hitzarmenak eta aginduak

Lankidetza-hitzarmena administrazio-zuzenbideko teknika bat da, eta herri-administrazioaren antolamenduan erabiltzen da, bi administrazioren arteko edo administrazio baten eta erakunde pribatu baten arteko lankidetza-harremanak erregulatzeko. Funtsean irabazi-asmorik gabekoak dira.

Kudeaketa-agindua administrazio-zuzenbideko beste teknika bat da, eta herri-administrazioaren antolamenduan erabiltzen da, ahalmen jakin baten alderdi materiala agintzailea ez den organo baten esku uzteko. Azken horrek ahalmen horren lege-alderdiak mantenduko ditu, eta organo agintzailearen esku utziko ditu dagozkion jarduera fisiko, material edo teknikoak. Ahalmen-traslazioa bat etorriko da eraginkortasun-arrazoiekin, hau da, agintzaileak jarduera jakin bat egiteko bitarteko teknikorik ez duelako gauzatuko da. Zuzenbide pribatuari atxikitako pertsona fisikoek edo juridikoek ezin dute jaso kudeaketa-agindurik.

Bi figura horiek, lankidetza-hitzarmena eta kudeaketa-agindua, bereziki garrantzitsuak dira ondorio ekonomikoak dituztenean. Horrenbestez, erabat gardenak izan behar dute. Hona hemen Derioko Udalak eginiko lankidetza-hitzarmenen eta kudeaketa-aginduen inguruko garrantzizko informazioa.

2014an izenpeturik hitzarmenen zerrenda (XLSX 41KB)

2014an izenpeturik hitzarmenen zerrenda (PDF 167KB)