Antolaketa eta giza baliabideak

Beste edozein erakunde publikok edo pribatuk bezala, Derioko Udalak bere funtzionamendua antolatu behar du, kudeaketa eraginkorra eta efizientea izan dadin, herritarren beharrizanei erantzuteko eta udalerria garatzeko.

Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearekin bat eginez, langile publikoak honela sailkatzen dira:

  • Karrerako funtzionarioak.
  • Bitarteko funtzionarioak.
  • Langileak (kontratu finkoak, mugagabeak edo aldi baterakoak).
  • Behin-behineko langileak.

Behin-behineko langileak izendatu egiten dira, eta modu ez iraunkorrean jarduten dute. Konfiantzazko funtzio gisa izendatutako funtzioak edo aholkularitza berezia egiten eta ematen dituzte. Helburu horietarako kontsignatutako aurrekontuen arabera ordaintzen zaie.

Lanpostuen zerrenda tresna teknikoa da: horren bidez antolatzen dira langileak, zerbitzuetako beharrizanen arabera. Bertan zehazten dira lanpostu bakoitzeko funtzioetarako bete beharreko baldintzak. Gainera, funtzioen organigrama bat ere jasotzen du.

Udaleko eta Udalaren mendeko erakundeetako lan-eskaintza, hautaketa eta kontratazioa indarrean den araudiak eskatutakoari jarraikiz egiten da, eta horretarako ezarritako bideak erabilita argitaratzen da: iragarkien taula, Udalaren webgunea eta Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.

Derioko Udaleko lan-harremanak arautzeko tresnak hauek dira: Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legea eta UDALHITZ, Euskadiko toki-erakundeetako lan-harremanetarako protokolo-markoa.

  • Lan eskaintza publikoa
  • Gainerako LEP-ak
  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala