Instalatu zure enpresa Derion

Derio udalerria estrategikoki ongi kokatuta dago, eta enpresa-jarduera handia du, bai industria sektorean bai zerbitzu aurreratuen sektorean. Horrek oso erakargarri egiten du enpresak bertan kokatzeko.

Gure udalerriko enpresentzat eskura dauden baliabideen (lurzorua, espazioa, pertsonak, hornitzaileak…) eta zerbitzu publikoen eskaintza Txorierri Valleyren webgunean dago zentralizatuta. Ekimen hori Txorierriko Mankomunitateak koordinatzen du, eta bertan bilatu ahal izango duzu gaur egungo eskaintzari buruzko informazio eta dokumentazio garrantzitsu guztia.

Nolanahi ere, kontsultaren bat egin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan gurekin (udala@deriokoudala.net - 94 454 10 19) edo EGAZ-Txorierriko Mankomunitatearekin (info@txorierrivalley.com - +34 944 536 370). Atsegin handiz argituko ditugu zure zalantza guztiak.