Ezagut gaitzazu

Derioko Udaleko Kultur Arlotik informatu nahi dizuegu Derioko herritarrek zerbitzuak, ekitaldiak eta instalazioak erabilgarri dituzuela. Aisia eta kultur eskaintza guztiak toki batzuetan egiten direla: Larrabarri baserria, eraiki birgaitua, non txikientzat zerbitzuak egiten diren txikientzat (14 urtera arte), Gurea Aretoa butakak dituen aretoa butakekin eta proiekzioa pantailarekin, eta Kultur Birika, ekipamendu nagusia, eta bere izenak dioen bezala Derioko kulturaren birika da, bertan dituzu udal liburutegia, Kzgunea, ikas gelak, musika eta dantza, tailerrak, elkarteentzako lokalak eta abar.

Herrian kultur jarduerak era askotakoak daude eta udalak berak zein kultur elkarte desberdinek antolatzen dituzte. Kultur elkarteen artean jai batzordeak daude, horiek herriko jaietako agendaren zati handia antolatzen eta kudeatzen dute.

Eta gainera, derioztarrek Doneztebe udal txokoa erabilgarri daukagu, non bazkariak, meriendak, afariak eta abar egin ditzakegun.

Udaletik ongi etorria ematen dizuegu eta webgune honen bidez gonbit egiten dizuegu kultur zerbitzuak eta kultur jarduerak ezagutzera, eta gure bizitza kulturalean eta sozialean parte hartzera.

Kultura eta Berdintasun Arloa:
Ixone Urrutikoetxea

Turismo eta Merkataritza Arloa:
Iker Iturrate

Jaien, euskara eta Gazteria Arloa:
Eider Lago Amarika

Udaletxeko kultura saila:
Helbidea: Herriko plaza 3-2. solairua
Ordutegia: Udaletxeko ordutegia ikusi
Telefonoa: 94 4544134