Albisteak eta iragarkiak

 
Ehun artista inguru izango dira kirolarekin, musikarekin, dantzarekin eta kultura urbanoaren beste adierazpide batzuekin lotutako 20 ikuskizun eskaintzeko.

Derio, 2018ko otsailaren 21ean. Datorren apirilaren 21ean, “BreakOnStage 2018” jaialdiaren barruan, kultura urbanoko ikuskizunik onenak ekarriko dituzte Deriora ehun artista inguruk. Guztira nazioarteko 20 ikuskizun inguru eskainiko dira eta jaialdiaren 19.edizio hau Derioko kiroldegian eta inguruetan ospatuko da.

Esther Apraiz, Derioko alkatearen esanetan, “ohore bat da Estatu mailako kale kulturarekin lotutako topaketarik garrantzitsuenetako bat hemen, Derion ospatzea. Hala, Derioko Udalak apustu sendoa egin du kultur adierazpen anitzak sustatzeko eta laguntzeko”. Azken 5 urteetan Bilbao Arenan izandako arrakastaren ostean, antolatzaileek formato berriekin esperimentatzeko beharra ikusi dute jaialdiaren garapenerako eta ikuskizunak berezkoa duen freskotasun hori galdu ez dezan. “Lekualdaketa egiteko erabakia hartu dugu, Deriora goaz, parke teknologiko ondora. Ikerketa eta esperimentazio ariketa egin nahi dugu bertan. BreakOnStage jaialdia birsortzeko erronka berria da”.

Formato handiko ikuskizun nagusia mantenduko da eta kiroldegi inguruko 5 instalazioetan ekintzaanitzak antolatuko dira arratsaldeko lehen ordutik hasita. Gune desberdinak egongo dira,breakdance, scooter, bmx, urban dance, cyr wheel eta beste hamaika ekintzez gozatzeko. Eta, nola ez, formatu handiko ikuskizuna ere egingo da bi saiotan, kale kulturaren nazioarteko artistekin. Modu honetan eskaintza zabaldu egiten da eta dantza, musika eta kirol urbanoekin lotura duten ekintza gehiago antolatuko dira.

Sarrerak erostea

Ikuskizun nagusiari dagokionez, esan bezala bi pase eskainiko dira: 18:00etan bata (publiko familiarrarentzat) eta 20:00etan bestea (publiko guztiarentzat). Jaialdiaz gozatzeko sarrerak salgaidaude dagoeneko http://www.breakonstage.com/eu/sarrerak/ web orrialdean. Sarrera aldez aurretikeskuratuz gero, 10 euroko prezioa du, lehiatilan aldiz 12 eurokoa. Kutxabank txartela dutenek,%20ko deskontua izango dute.