Albisteak eta iragarkiak

 

Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 15etik apirilaren 15era

Ebazpena: apirilak 29

Postua onartzeak 50€ko gordailua darama fidantzaren kontzeptuan. hori itzuliko da emandako kontu zenbakira azoka izan ostean eta azokara etorri zarela konprobatu ondoren.

Data: maiatzak 15, igandea, 11:etatik15:00etara.

Lekua: Almazene kalea, Kultur Birika ondoan

BETEBEHARRAK

Eskulan azokan parte hartzeko korreo bat bidali hona: kultura@deriokoudala.net. Korreoak honako datuak izango ditu: izena eta abizenak, jatorria eta harremanetarako telefonoa. Halaber, dosier bat produktuen argazkiekin.

Elikagai azokan parte hartzeko korreo bat bidali hona: kultura@deriokoudala.net, honako datuekin:

  • Jardueraren titularra edo titular-kidea
  • Produktuaren izendapena eta tipologia
  • Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako)
  • Jatorria
  • Telefonoa

Honako dokumentuak ere aurkeztuko dira:

  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta zerga horren azken ordainagiriaren kopia bat.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta horren azken ordainagiriaren kopia bat.
  • Nekazari ustiapen txartela, hala badagokio.

Argibide gehiago 944544134 telefonoan.