Albisteak eta iragarkiak

 

Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 1etik 31ra

Ebazpena: apirilak 23

Postua onartzeak 50€ko gordailua darama fidantzaren kontzeptuan, hori azoka egunean itzuliko da, bertara etorri zarela konprobatu ondoren.

ESKULANAK: maiatzak 16 (larunbata), 11:30-14:30 eta 17:00-22:00

ELIKAGAIAK: maiatzak 17 (igandea), 11:00-14:30

Tokia: Oinezkoentzako gunea

BETEBEHARRAK

Eskulan azokan parte hartzeko korreo bat bidali dute hona: kultura@deriokoudala.net. Korreoak honako datuak izango ditu: izena eta abizenak, jatorria eta harremanetarako telefonoa. Halaber, dosier bat r dute produktuen argazkiekin.

Elikagai azokan parte hartzeko korreo bat bidali dezakete hona: kultura@deriokoudala.net,. Non honako datuak adieraziko dituzte:

  • Jardueraren titularra edo titular-kidea
  • Produktuaren izendapena eta tipologia
  • Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako)
  • Jatorria
  • Telefonoa

Gainera, honako hauek ere aurkeztuko dituzte:

  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta zerga horren azken ordainagiriaren kopia bat.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta horren azken ordainagiriaren kopia bat.
  • Nekazari ustiapen txartela, hala badagokio.

Argibide gehiago 944544134 telefonoan.