Albisteak eta iragarkiak

 

Tel: 663083736
info@izarrendistira.com

Gure gazteak hainbat zaletasun eta irrika ezberdin dituzte, baina zaila izaten da hauei erantzuteko espazioak topatzea, horregatik hainbat ekintza antolatuko ditugu maiatza eta azaroa bitartean.

KALE EKINTZAK
Aste Santuaren bueltan gazteak ezustean harrapatuko dituen kale ekintza bat egingo da. Herriko pareta bat kustomizatuko dugu graffiti gazte eta erakargarri batekin. Gazteak biltzen diren toki bat aukeratuko da eta bertan graffitigile profesional baten laguntza eta aholkuekin parte hartu ahalko dute, beraz ekintza aktiboa proposatzen dugu.

SORMEN TOPAKETAK
Ekainaren 28an eta 29an Urduñako aterpetxean eskualde ezberdinetako gazteak bilduko dituen sormen topaketak antolatu dira. Ludikotasunaren baitan sormena lantzea dute helburu topaketa hauek. Bertan hainbat tailer edo ikastaro trinkotan parte hartu ahako dute; antzerki teknikak, bideogintza, musika, gorputz espresioa edo irudia beste batzuen artean. Beraz, lagun artean egon eta ongi pasatzeaz gain hainbat disziplina artistiko jorratuko dituzte.
Doako ekintza izango da hau.

KALE EKINTZA
Nahi izanez gero, irailean, topaketetako parte hartzaileek eta izan dituzten irakasleek, kale ekintzaren bat antolatzeko aukera izango dute.
Gazteentzako hainbat ekintza antolatzen dira, baina normalean gazteek ez dute ekintzak diseinatzeko eta gauzatzeko aukerarik. Beraz, gauza interesgarriak sortu daitezkelakoan gaude.

ERAKUSTALDIA
Topaketetan eta kale ekintzetan sortutako ikuskizun edo materia¬larekin (antzezpenak, koreografiak, laburmetraiak, eszenografia...)erakustaldi bat antolatuko ge¬nuke eta hauek fintzeko profesio¬nalek emandako beste bi saiotxo aurreikusten ditugu.

Kartela