Albisteak eta iragarkiak

Merkataritzaren gida 

Hartutako neurri garrantzitsuena da Udalak erabat finantzatuko duela merkataritzari, zerbitzuei eta ostalaritzari buruzko gidaliburua. Derioko merkatari eta ostalarien elkarteen ekimena izan da, eta Derioko etxe, merkataritza eta, ostalaritzako establezimendu eta industrialdeetara eramango da.

 

Gidaliburu horretan biltzen dira Danerik Paraje elkarteko eta Derioko Ostalaritza Elkarteko 120 saltegi, zerbitzu eta ostalaritza establezimendu baino gehiago. Helburua da herritarren eta bisitarien artean udalerriko saltegiak sustatzea eta berraurkitzea.

Hiru hizkuntzatan argitaratu da gidaliburua: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ale ugari argitaratu dira hedatze handia lortzearren.

 

Udalerriko Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maite Bolomburuk dioen bezala “Zalantzarik gabe, krisialdi honetan ezinbestekoa da planak diseinatzea gure merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sendotzeko eta gure lurraldean lider izaten jarraitzeko, zerbitzuen kalitatean eta eskaintzan erreferente baikara”.