Albisteak eta iragarkiak

 
60 urtetik gorako 120 adineko gaztelaniadunek baino gehiagok hartuko dute parte Garuna ekimenean. Proiektu horrek euskara ikasteak euren garunetan eta gaitasun kognitiboetan aldaketa positiboak nola eragiten dituen aztertuko du. Azterlana Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) neurozientziak ikertzeko zentroak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak egingo dute. Zenbait ikerketak iradokitzen dute elebitasunak Alzheimer eta halako gaixotasunen aurka babesten duela eta helduak izanda bigarren hizkuntza ikasten duten pertsonek ere onurak eskura ditzaketela. Proiektua hilabete honetan hasiko da, eta hasiera batean, ikasturte osoa iraungo du. Izena emateko, jo Txorierriko Mankomunitatera edo udaletxera. Eskolak Derioko Helduen Hezkuntzako Ikastetxean egingo dira.