Albisteak eta iragarkiak

 
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala (LPPPTP) aztertzeko prozesua hasi du.

Dokumentuak, Bizkaiko eskualde garrantzitsu honetako lurren erabilera definituko du datozen urteetarako. Eskualdeak 35 udalerri hartzen ditu, horien artean Derio. Erakusketa Aldundiak jarri du martxan, eta helburua Bilbo Metropolitarreko LPP-PTPa hurbiltzea eta berari buruz beharrezkoak diren gakoak ematea da, herritarrek gaiari eta bere edukiei buruz duten ezagutza indartzeko eta Plana idatzi aurreko herritarren partaidetza bultzatzeko. Erakusketak, LPP-PTPari buruzko edukiak dituzten zenbait panel izango ditu, eta horiekin batera Iradokizunen Postontzia, interesatuta dauden guztiek egoki iruditzen zaizkien iradokizunak edo ekarpenak egin ahal ditzaten.

Erakusketa Kultur Birikan egongo da urtarrilaren 16tik 23ra.

Informazio gehiago (PDF, 47 KB)