Albisteak eta iragarkiak

 

Udal derioztarrak udalerriko argiteria publikoa modernizatzeko planarekin jarraitzen du eta datozen hilabeteetan hobekuntza gehiago egingo ditu. 127.000 euroko inbertsioarekin 19 argi puntutan burutuko diren jardunek, herritarren segurtasuna are gehiago bermatzea eta argiteria publiko eraginkor eta ekologikoago baten aldeko apustua egiteko helburuei erantzuten diete. Eta era berean, Udalak diru asko aurreztu ahal izango du energia-gastuari dagokionez.

Argi berriak jarriko dira 2 gunetan eta gainerako 17tan, eraginkortasun energetikoa eta argiztapen maila hobetuko da. Jardunak ondoko tokietan gauzatuko dira:

1- Maurikobaso bidean eta Doneztebe bidean argi puntu berriak jarriko dira.

2- Larrabarritik futbol zelairako sarbidean, egun dauden 12 argi LED erako beste berri batzuengatik ordezkatuko dira. Batez ere futbol zelaira joaten diren ume asko ibiltzen diren sarbidea da.

3- Aurrekontu parte hartzaileen prozesuan jasotako herritarren proposamenei erantzunez, argi berriak jarriko dira hurrengo oinezkoen pasabideetan:

a. Mungialde Etorbidean dauden zebrabideak.
b. Uribe kalean dauden zebrabideak.
c. Errementariñetik Aldekone Goikoarako oinezkoentzako pasabideak.

4- San Miguel plazan ere argi puntu berri bat jarriko da eta daudenak LED erako beste berri batzuengatik ordezkatuko dira.

5- Txorierriko Etorbidean, Institutu ondoan dagoen autobus geltokian argi puntu berri bat instalatuko da.

6- Baserri desberdinetarako sarbideetako bidegurutzeetan luminariak ordezkatu eta LED teknologiako berriak jarriko dira. Guztira 18 ordezkatze eta 2 argi puntu berri.

7- Uribe Parkeko (Piraten Itsasontzia) umeentzako jolas gunean argi puntu berri bat jarriko da.

8- Ganbeko hariztitik igarotzen den bideetariko baten 8 luminaria ordezkatuko dira.