Albisteak eta iragarkiak

 
Derioko Udalak Herriko Plazako zoladuraren eraberritze lanak abiarazi ditu, erdigune honi irudi berritua emango dioten lanak, alegia. Guztira 1.000 metro urbanizatuko dira berriro eta horretarako Udalak 73.000 euro inguru inbertituko ditu, zeinetatik 41.350 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko dituen. Egun, bere urbanizatzearen 30 urte geroago, Herriko Plazako zoladura pixka bat hondaturik dago igaro den denbora eta bereziki, udal zerbitzuetako ibilgailuen igarotzea dela eta, beste batzuen artean: lorezaintza, argiteria, garbiketa…
 
Plazaren irisgarritasuna hobetzea eta estetikoki txukuntzea helburu duten lan hauek, irudi aldaketa txiki bat suposatuko dute, baina orokorrean, egungo irudia errespetatuko da. Izan ere, zuhaitzen txorkoak inguratzen dituzten koadrikulak kontserbatuko dira eta erdialdeko laukizuzenaren ordez, triangelu bat jarriko da. Lanak Excavaciones y Construcciones de Diego enpresak egingo ditu 7 asteko epealdian.