Albisteak eta iragarkiak

 

Asteburutik aurrera, Deriok emakumeek jasotzen dituzten tratu txarrak gaitsezten dituela adieraziko du. Derioko Udalak eta udalerriko elkarteek hainbat jarduera proposatu dituzte. Sutondoan elkarteak, Emakumeen Elkarteak,Kontsumitzaileen Elkarteak, Merkatarien Elkarteak eta Ostalarien Elkarteak bat egin dute ekimenarekin.

 

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta hitzaldiak, mahai-inguruak, kontzentrazioak eta manifestazioak antolatu dira. Jarduera horiez gain, kanpaina berri bat ere egin da goian adierazitako gaitsezpenaren sinbolo den puntu lila hedatzeko.

 

Berriro erabil daitezkeen 1.000 poltsa eta 60.000 ezpainzapi inguru egin dira Emakumeen aurkako indarkeriari ez / No a la violencia contra las mujeres leloarekin. Poltsak saltokietan banatuko dira eta ezpainzapiak ostalaritzarako dira. “Puntua ikusgai egotea eta herritar guztiek horren aurka borrokatzea nahi dugu”, adierazi zuen Maite Bolumburu Berdintasunerako zinegotziak inaugurazioan.