Albisteak eta iragarkiak

 

“Normaltasun” berriaren etorrerak haurrek eta gazteek udan aisialdirako, jolaserako eta hezkuntza-, kultura- eta kirol-jarduerak egiteko duten eskubidea bermatu behar du. Udalekuak bertan behera utzi eta kiroldegia itxi egin da, kutsatze-fokurik ez sortzeko eta ezohiko uda honetan herritarrak babesteko. Hori del aeta, Derioko familien gozamenerako aisialdiko jarduera alternatiboen programazio zabala diseinatu du Udalak.

Publiko guztientzako jarduerak dira, eta Derioko herritarrak Covid-19tik babesteko prebentzio-protokolo, neurri eta gomendio egokiak dituzte.

Udalak aire zabaleko jarduerak lehenestearen aldeko apustua egin du, ekainaren 23tik irailaren 30era egingo diren 80 hitzordu baino gehiagoko programazioarekin.

BIZI UDA DERION!

Ekintzen inguruko informazio guztia (PDF 1.02MB)

Udako kultur jarduerak 2020 - Formularioa (Online)

Udako kultur jarduerak 2020 - Formularioa (Inprimakia) (PDF 44KB)

Antolaketatik kanpoko arazo teknikoak direla eta, Derio Martxan 2020 jarduerak erregistratzeko plataforman inskripzioa berriro egitea gomendatzen da, behar bezala egin dela ziurtatzeko eta egokitzat jotzen diren jarduera eta egunetan plazak erreserbatu ahal izateko. Era berean, pertsona guztiek jardueretan parte hartuko dutela ziurtatzeko, 29tik 1era bitartean izena ematen duten pertsona guztiek berretsi dezatela eskatzen da, deriomartxan@deriokoudala.net helbide elektronikoan, edo berriz ere egin dezatela, web-orriaren bidez.

Azkenik, Internet Explorer edo Google Chrome nabigatzaileen bidez inprimakira sartzea gomendatzen da.