Albisteak eta iragarkiak

 

Tokiko Agenda 21en azken foroa Zabaltzen Derio aurkezteko erabili zuten. Zabaltzen Derio BiscayTIK fundazioak sortutako, zuzendutako eta kudeatutako mugikorrentzako aplikazio berri bat da, eta honen helburua da herritarrek Udalarekin duten harremana erraztea. Ekimenaren asmoa da gardentasun handiagoa lortzea, eta laurogei adierazle ditu: zorrak, karguak, dieta... Horiek laugarren hiruhilekoan argitaratuko dira webgunean. Foroan positibotzat jo zuten proiektua. Gainera, Udaletan gardentasun eta parte-hartze handiagoa lortzeko Eudelek proposatutako ibilbide-orriaren barruan dago.
Horrez gain, Kalezaindu aplikazioa aurkeztu zen, edozein pertsonak gertaera bat bidali ahal izateko eta horren bilakaera ikusteko. Proposamenak harrera ona izan zuen, baina jakinarazi zuten garrantzitsua dela pertsona erabiltzaile gisa izena ematea bakoitzak bere gain har ditzan egindako ekarpenak. Halaber, adierazi zuten beharrezkoa zela instituzioak derrigor erantzuna ematea, positiboa zein negatiboa, eta horren azalpen bat ematea. Era berean, ezinbestekotzat jo zuten jakinarazitako gertaeraren bilakaera jarraitzea, eta, hala, horri buruzko informazio gehiago eman ahal izatea. Aplikazioa herrian egiten diren lanei buruzko informazioa eskatzeko erabiltzea ere proposatu zen.

Topaketak alkatearekin
Aplikazio hau bi modutara erabil daiteke, batetik, mugikorraren bidez, eta, bestetik, ordenagailu bidez, baina arrakala digital bat irekitzen da; izan ere, ez dago lekurik eskuz idatzitako proposamenentzat, eta forora bertaratutako batzuek horregatik egin zuten alde hasieran. Tresna hau teknologia berriekin trebea den sektore batentzat dago zuzenduta; horrenbestez, foroan proposatu zen interesgarria izango litzatekeela beste aukera bat bilatzea aplikazio hau ordenagailuarekin edo smartphoneekin lan egitera ohituta ez dauden pertsonengana gerturatzeko.
Alkateak kanpaina honen barruan egindako topaketa birtuala dela eta, proposatu da saioak gaien eta sektoreen arabera egitea eta hilabetean behin egitea. Era berean, proposatu zen topaketa horiek oposizioari ere irekitzea edo, gaien araberakoa bada, sektorearen arduradunak parte hartzea, aurretik topaketan jorratuko den gaiari buruzko informazioa emanda. Azkenik, jakinarazi zen pentsatzen ari direla herritarren parte-hartzea lantzea, honako hauen bidez: foroak, TA21enak erabiliko lirateke, horien epeak eta materiala jakinarazi gabe daude); eta inkestak (proposatu da horiek gaikakoak izatea eta horien gaia foroetan proposatzea.