Albisteak eta iragarkiak

D'artez 

Derioko Udaletxeak Kultura eta Merkataritzako sailaren bitartez jaialdi hau sortu dute lehen aldiz Euskadiko zein estatu osoko artisten partaidetzarekin Bizkaiko sortzaile gazteen lehentasuna kontuan hartuta.

Argazkilaritza, pintura, eskultura, moda diseinua, bideo-sorkuntza... proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Adituz osatutako batzorde batek Ikusezko Arteen Lehenengo jaialdirako 30 artista aukeratuko dituzte.

Artelanak merkatariek normalean erabiltzen dituzten produktuekin batera egongo dira dendetan (Moda, gastronomia, elektronika, edertasuna, oinetakoak...etc).

Artisten obrak salgai egongo dira telefono baten bitartez artelanaren azalpenarekin batera.

Artearen munduko aditu ospetzuz, argazkilariz eta konunikazio bidez osatutako epaimahai batek erabakiko du zein den artista irabazlea eta horrek aipamen berezi batez gain DERIO KULTUR BIRIKA-n bere artelanen erakusketa bat egiteko aukera izango du 2012-2013 programan zehar.

Ekimen honen bitartez Derioko dendeai bultzada bat eman, artista gazteak sustatu eta beraien artelanak saltzen lagundu nahi da horrela kultura eta artearen aldeko apustua eginez.

Interesatuta dauden pertsona guztiek bere C.V eta beraien artelanen bi argazki bidali behar dituzte hurrengo helbidera: Dartez@deriokoudala.net

Lehiaketarako proposamenak Irailaren 17-a baino lehenago bidali beharko dira onartuak izateko.