Albisteak eta iragarkiak

 
  • Derioko familiei, merkatariei, ostalariei eta enpresa txiki eta ertainei koronabirusak eragindako ondorio sozial eta ekonomikoak arintzen laguntzea helburu duen proposamena da.
  • Derioko Udalak Udalkutxa funtsetik eta 2019ko likidaziotik aurreikusitakoa baino 583.00 euro gutxiago ordainduko ditu aurten.
  • Derioko Udal Kiroldegiko diru-sarrerak ere murriztu egin dira. Erakundeak 94.440 euro gutxiago jasoko ditu abonatutako pertsonei egindako itzulketengatik eta egin ez diren alokairu eta ikastaroengatik.

Pandemian zehar, udal derioztarrak 110.000 euro baino gehiago inbertitu ditu herritarrei laguntzeko neurrietan eta Covid-19ak eragindako ustekabeko gastuetan.

Derioko Udalbatzak, datorren asteartean, irailaren 29an, egingo duen osoko bilkuran, 2021. urterako ordenantza fiskal berriak onartuko ditu. Udaleko gobernu taldeak hurrengo ekitaldirako udal tasa eta zergak izoztea proposatuko du.

"Zentzuzko erabakia da, bizi dugun errealitatearekin bat datorrena, eta bere bidez derioztarrek jasaten duten presio fiskala minimizatu nahi dugu. Jakin badakigu Covid19aren pandemiaren ondorioz krisi ekonomikoa pairatzen ari garela, eta, horregatik, uste dugu ez dela Derioko familia eta enpresei ahalegin ekonomikoak eskatzeko unea. Halaber, zergadunei ematen zaizkien zerga onurak eta ordaintzeko erraztasunak mantenduko ditugu", adierazi du Esther Apraiz Derioko alkateak.

Era berean, Apraizek azpimarratu du Udalaren finantza-egoera onbideratua dagoela, eta aurreko ekitaldietan udal kutxan egin den kudeaketa arduratsu eta zorrotzari esker, Udala prest dagoela bere ibilbide-orrian ezarritako erronka nagusiei aurre egiteko. Hala ere, gogorarazi du krisia administrazioak ere kolpatzen ari dela, eta, bereziki, tokikoak, non diru-sarrera arruntek nekez estaltzen dituzten gastuak.

Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ), Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ) edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak (JEZ), eta zabor-bilketarena, estolderiarena, hilerriarena edo jardueren irekierarena bezalako udal-tasek ez dute inolako igoerarik izango.
Gobernu-taldeak azpimarratu du erronka handia izango dela Udalarentzat 2021eko aurrekontuak aurrera ateratzea; izan ere, datorren urterako, udal diru-sarreren beherakada oso handia aurreikusten baitu, aurtengoaren antzekoa, Udalkutxatik jasotzen diren tokiko diru-sarreren beherakada dela eta.

Deriok 453.000 euro gutxiago jasoko ditu aurten Udalkutxa udal finantzaketarako foru funtsetik, Covid-19aren krisiaren ondorioz, hau da, % 20ko murrizketa gutxi gorabehera. Diru-sarreren murrizketa honi Udalkutxako 2019ko likidazio positibotik datozen 130.000 euroak gehitu beharko litzaizkioke, aurten ere Udalak ez baititu jasoko.

Halaber, Covid 19agatik kiroldegiko instalazioa itxi beharrak, gehi udako igerilekuaren zerbitzuan aplikatutako murrizketak (irekitze egunak, edukiera, etab.), Derioko Udal Kiroldegiko diru-sarrerak nabarmen murriztu dira. Itxierak eragindako galera ekonomikoen zenbatespen eta datuak honako hauek dira:

  • Abonatuei egindako itzulketak (itxitako egunen zati proportzionala): 52.440,15 euro.
  • Ikastaro eta alokairuengatik egin ez diren diru-sarrerak (4 hilabete, abuztuan instalazioa itxi zen): 42.000 euro.

Diru-sarrerak nabarmen jaisteaz gain, pandemiaren garaian, Udal derioztarrak krisi egoerak eragindako ustekabeko gastuei aurre egin behar izan die. Abuztuaren 31ra arte, Udalak 112.327 euro inbertitu ditu, ez bakarrik merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuak bezalako sektoreak biziberritzeko neurrietan, baita udal instalazioetan prebentzio neurriak jartzeko, espazio publikoen garbiketak egiteko, Udaltzaingoari behar duen materiala errazteko... Zenbateko hori ez zegoen aurreikusita urte hasieran, 2020ko aurrekontuetan.
Egoera honen aurrean, Udalak 2020ko aurrekontuak egokitu eta lehentasunak ezarri behar izan ditu. Zentzu honetan , Udalak pertsonei eta haien ongizateri begi