Albisteak eta iragarkiak

 

Derioko Udalak, beste urte batez, bertako biztanleak kontuan izan gura ditu, udal aurrekontua egiteko. Horretarako, dagokion partaidetza prozesua hasiko dugu, Derion erroldatuta dauden 16 urtetiko gorakoek, gure udalerria hobetzeko euren proposamenak aurkez ditzaten.

BALDINTZAK

Proposamenek baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

  • Interes orokorrak izan beharko du lehentasuna, norbanakoen interesei erantzun behar barik
  • Ekonomiaren ikuspuntutik bideragarria izan beharko da, eskatzen duen inbertsioari dagokionez eta ondorengo ustiapen edo/eta mantentze-lan gastuari dagokionez ere.
  • Udalerriko biztanleen bizitza kalitatea hobetzeko edo udalak, bere eskumenak gauzatzean, ematen dituen zerbitzuak hobetzeko balio beharko du Proposamen ireki horiek gobernu taldeak eta horien eragina jasotzen duten sailetako teknikariek aztertuko dituzte, eta eskariei erantzungo dizkieten eta teknikaren eta ekonomiaren ikuspegitik bideragarriak izango diren proiektu bilakatuko dituzte. Azkenean, proiektu horiek derioztarren bozketa jasoko dute, eta herritarrak izango dira partaidetzan oinarritutako prozesuaren xede diren udal baliabideen aplikazio lehentasunak erabakiko dituztenak.

Prozesu horretarako aurreikusitako faseak eta egunak hauek izango dira:

UZTAILAK 1-UZTAILAK 24: HERRITARREN PROPOSAMENEN BILKETA

Zuzenean joanda Herritarren Arretarako Udaletxeko “Gertuan” Zerbitzura edo Kultur Birikara, horretarako dagoen formularioa erabiliz, argitaratu den partaidetzarako webgune formularioa on-line zuzenean betez (kontsultatu www.deriokoudala.net ) edo behean ematen den formularioaren word plantilla bete eta emailez bidaliz partaidetza@deriokoudala.net helbidera.

  • On-line formulariora joan
  • Eredua deskargatu

    UZTAILAK 24- IRAILAK 18: PROPOSAMENEN BARNE AZTERKETA ETA PROIEKTUEN SORRERA

IRAILAK 22: PROIEKTU BIDERAGARRIEN ARGITALPENA

Udal iragarki oholean eta udal webgunean (www.deriokoudala.net).

IRAILAK 28-URRIAK 2: PROIEKTUEN BOZKETA WEBGUNEAN

Bozketa, udal webgunean (www.deriokoudala.net) egingo den inkesta bitartez gauzatuko da. Beharrezkoak diren ezagutzak edo baliabideak ez dituzten pertsonak Herritarren Arretarako Udaletxeko “Gertuan” Zerbitzura edo Kultur Birikan dagoen KZGunera joan ahal izango dira, eta bertan botoa emateko aukera eskainiko zaie. Pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du botoa eman, eta horretarako NAN aurkeztu beharko du, identifikatzeko. Datu hori baliagarria izango da, baita ere, beharrezkoak diren adinari (+16) eta erroldatzeari buruzko eskakizunak egiaztatzeko.

URRIAK 14: EMAITZEN ARGITALPENA

Botoak zenbatu ondoren, emaitzak udal iragarki oholean eta udal webgunean (www.deriokoudala.net) argitaratuko dira.

Parte hartzera animatzen zaituztegu. DERIO AURRERA!