Albisteak eta iragarkiak

 

1922U2020ko Alkatetza Dekretu bidez honakoa ebatzida:

Errekaldeko aisialdiko baratzeetara joateko baimena ematea, ordutegi-murrizketarik gabe, Lehendakariaren maiatzaren 24ko 1212020 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegorako trantsizioprozesuaren 2. fasea aplikatzeko arauak ezartzen dituena, Espainiako Gobernuarekin adostuak, Udalak herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko emandako arau hauek betez:

  • Ahal dela, lanak banaka egingo dira, salbu eta desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzen bazaie, adingabeei, adinekoei edo justifikatutako beste arrazoiren batengatik. Edonola ere, lurzati bakoitzeko erabiltzaileen artean gutxienez 2 metroko distantzia mantendu behar da, eta norbera babesteko neurriak erabiltzea, hala nola maskarak, distantzia hori bermatzen ez bada.
  • Erabilera komunitarioko tresnak desinfektatu egin beharko dira erabilera bakoitzaren aurretik eta ondoren.
  • Baimena dago nork bere tresna ekartzea
  • Ezin dira erabili aldagela bezalako eremu komunak.

 Informazioa (PDF 95KB)