Albisteak eta iragarkiak

 

COVID-19ren krisiaren ondorioz eta udal-tailerrei berriro ekiteko ezintasunaren ondorioz, 2019/2020 ikasturtea behin betiko eteteko betebeharra dugu.

Hau dela eta, tasen zati proportzionala erabiltzaileei itzultzea kudeatzen hasi gara, aldez aurretik inolako eskaerarik egin behar izan gabe.

Era berean, Kultur Birikan materiala jaso nahi duten erabiltzaile guztiek maiatzaren 4tik aurrera jaso ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, 09: 15etik 14: 00etara, betiere segurtasun-neurri egokiak eta bertan dauden langileen jarraibideak errespetatuz.