Albisteak eta iragarkiak

 

Derioko Umeen Kontseiluko lehenengo saioan, Esther Apraiz alkateak gai batzuk proposatu zizkien kontseiluko haurrei, haien ideiak, aholkuak eta proposamenak entzuteko irrikaz.

Aste hauetan zehar, Umeen Kontseiluko partaide diren Derioko eskolako 4. eta 5. mailako 19 ikasleak,  Derioko Umeen Kontseiluko logoaren diseinuan lanean egon dira haien etxeetan, alkateak proposatu zien bezala.

Apirilaren 8an, Esther eta UK-ko partaideak bideo-dei bidez elkartu ziren haien logoak partekatzeko eta behin behineko logoa zelan aukeratu pentsatzeko. Elkarrizketa honetan bozketa bat egitea erabaki zuten, Derioko herritar guztiek parte hartzeko moduko bozketa bat.

Esteka honetan, haurrek proposatutako logoak ikusi eta zure gustukoena bozkatu dezakezu. Modu berean, esteka hau zure ezagunen artean zabaldu dezakezu.

Apirilaren 29 bukatuko da bozkatzeko epea.

Anima zaitez eta parte hartu!