Albisteak eta iragarkiak

 

Gogoratu Derioko Udal Liburutegiak antolatutako "Gereziak aurten doan jango ditut" txapelketa martxan dela. Ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure aitita eta amamen marrazkiak jaso nahi ditugu. Lanak udal liburutegian entregatu beharko dira, behin egoera normaltzen denean. Marrazkiak Kultur Birikan ipiniko dira ikusgai.

Oinarriak:

  • Derioztar guztiek parte hartu ahal dute
  • Ez dago mugarik adinari dagokionez
  • Teknika guztiak erabili daitezke: arkatza, plastidekorra, boligrafoa, akuarela, oleoa...
  • Marrazkiaren gaia: gure aitita-amamak
  • Autoerretratuak onartzen dira
  • Aurkezpen epea: liburutegia zabaldu eta 10 egun pasatu arte
  • Lanen atzekaldean izena, telefonoa eta adina ipini behar dira
  • Liburutegiak oinarriak aldatu ditzake
  • Partaideek baimena ematen dute lanak Kultur Birikan ipintzeko
  • Lehen saria eta bakarra, bi kaxa gereiza.

Animatu margoztera! #GeldituEtxean