Albisteak eta iragarkiak

 

Derioko Udala erroldatze-ziurtagiri kolektiboak posta elektronikoz ematen hasiko da, Derioko familiek hipoteka-zorraren moratoria bat hartu ahal izateko.

COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartutako neurrien artean, ohiko etxebizitza erosteko hipoteka-zorraren moratoria jasotzeko aukera ere badago. (art. 7 y ss RDL 8/2020, de 17 de marzo)

Hori eskatzeko, beharrezkoa da, beste dokumentu batzuen artean, "Etxebizitzan erroldatutako pertsonei buruzko erroldatze-ziurtagiria, egiaztagiriak aurkezteko unea eta aurreko sei hilabeteak aipatuta" (errolda agiri kolektiboa).

Hori dela eta, Derioko Udalak ezohiko prozedura bat onartu du ziurtagiri hori posta elektroniko bidez emateko.

Horrela, Derioko herritarrek  ziurtagiri hori eskatu ahal izango dute udala@deriokoudala.net  helbidera mezu elektroniko bat bidalita eta eskabidea behar bezala beteta eta sinatuta erantsita, bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera. Era berean, GERTUAN herritarrentzako arreta zerbitzura deitu ahal izango dute, 94.454.1019 telefono zenbakira, azalpenak jasotzeko. Ziurtagiri horiek emateari lehentasuna emango zaio.

Eskaera HEMEN deskarga dezakezu (gogoratu behar bezala bete eta helbideko adin nagusiko guztien identifikazio-dokumentuak erantsi)