Albisteak eta iragarkiak

 

Koronabirusaren hedatzearen eraginez ezarritako osasun-larrialdi egoera honetan, emakume askok indarkeria isiltasunean sufritzen jarraitzen dute. Horregatik, Derioko Udaletik gogoratu nahi dizuegu ez zaudetela bakarrik: Zer egin emakumeen kontrako indarkeria pairatzen ari bazara edo susmo hori baduzu?

  • Arriskuan bazaude deitu 112 zenbakira edo joan zaitez hurbilen duzun Ertzaintzaren komisariara.
  • Lesiorik baduzu, joan zure zentro medikora edo deitu 112 zenbakira.
  • Zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa behar baduzu, gizarte-, osasun- eta polizia-arloan, nahiz arlo judizialean; edota ezer egin ezinean edo ikaratuta bazaude, deitu 900 840 111 telefonora eta informa zaitez. Ez du arrastorik uzten.