Albisteak eta iragarkiak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eskumen hauek ditu hiri-hondakin solidoen arloan: Bizkaiko Lurralde Historikoan hiri-hondakin solidoen esparru-plangintza garatzea; Udal jarduerak koordinatzea arlo honetan zerbitsuak betetzeko; eta, hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzea.
 
Jarraibide hauen helburuak honako hauek dira: Bizkaiko Lurralde Historikoko Udalei eta herritarrei  etxeetan sortzen diren hiri-hondakinak ondo gordailatzen laguntzen eta covid-19 dela eta, gai honetan organo eskudunek ezarritako neurriak betetzea.
 
COVID-19ak KALTETUTAKO PRETSONEKIN KONTAKTURIK IZAN EZ DUTEN HONDAKINEN EDO MATERIALEN KASUAN JARRAITUKO DA BEREIZTEN JATORRIAN, BERRERABILPENA ETA BIRZIKLAPENA AHALBIDETUZ:
 

  • Papera eta kartoia paper-kartoiarako edukontzi urdinan gordailatzen jarraituko da
  • Beira beirarako edukontzi berdean gordailatzen jarraituko da.
  • Etxeko ontziak ontzietarako edukontzi horian gordaiatzen jarraituko da.
  • Olioa oliorako edukontzian gordailatzen jarraituko da
  • Ehungintza, etxetresna elektriko txixiak, liburuak, jostailuak eta berrerabiliko hondakinak, Kooperako edukontzi zurian gordailatezen jarraituko da.
  • Hondakin organikoa bio-hondakinerako edukontzi marroian gordaiatzen jaraituko da.
  • Hondakin nahazkina hondakin nahazkinerako edukontzi grisean gordailatzen jaraituko da. (Bilboko udalherrian hondakin nahazkinerako edukontzi berdean).
  • Gogoratzen da erosketak egiteko edo beste gauzarako  erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez direla ontziak eta ez direla gordailatu behar edukontzi horian. Hondakin nahazkinerako edukontzian gordaialtuko dira.

 
COVIK-19ak KALTETUTAKO PERTSONEKIN ETA KOARENTENA DAUDEN PERTSONEKIN KONTAKTURIK IZAN DUTEN HONDAKINEN EDO   MATERIALEN KASUAN, HONAKO HAU DA JARRAIBIDEA:
 

  • MASKARILLAK, ESKULARRUAK, ZAPIAK, JANARI ZATIAK ETA BESTE EDOZEIN GAIXOEN HONDAKINIK ITXIERA HERMETIKO DUEN POLTSA BATEAN (poltsa 1) SARTUKO DA. POSIBLE BADA ESTALKIA ETA PEDALA DUEN ZAKARRONTZI BATEAN, GAIXOAREN GELAN
  • HONDAKIN HAU GORDAIAZEARI EKITEKO, POLTSA 1,  ITXITA,  ITXIERA HERMETIKO DUEN BESTE POLTSA BARRUAN (Poltsa 2) SARTUKO DA.
  • POLTSA 2, ITXITA,   HONDAKIN NAHAZKINERAKO POLTSAN (poltsa 3) SARTUKO DA ETA HONDAKIN NAHAZKINERAKO EDUKONTZI GRISEAN GORDAILATUKO DA (Bilboko udalherrian hondakin nahazkinerako edukontzi berdean)

 

 Jarraibideak (PDF 94KB)