Albisteak eta iragarkiak

 

Derioko Udaleko Kirol sailak Astún-era irteera antolatu du, martxoaren 6, 7 eta 8rako. Elurraz gozatzeko jarduera honek ezaugarri hauek ditu barne: bi gau -gosaria barne- Jacan, 3-4 kideentzako logeletan (beste logela motak, galdetu), baita bi eguneko forfaita eta aseguroa pistetan ere.

Autobusa 18:30 irtengo da kiroldegitik, baina 15 minutu lehenago egon beharko da bertan.

Prezioak:

  • Derion erroldatuak: 95€.
  • Ez erroldatuak: 175€.

Forfait gabeko bidaia:

  • Derion erroldatuak: 60€.
  • Ez erroldatuak: 97€.

Plaza mugatuak dira eta izena emateko azken eguna otsailaren 29a izango da, kiroldegian.

Kartela (PDF 1,12MB)