Albisteak eta iragarkiak

 

Amaitu da 2020ko aurrekonturako proiektuak bozkatzeko epea, zeinetan 269 pertsonak hartu duten parte. Bozketa Internet bidez egin da erabat, horretarako egindako webgunearen bidez. Bertan, proiektu bakoitzaren fitxa xehatua eskaintzen zen. Boto-emaileen % 90ek gaztelaniaz eman dute botoa.

Pertsona bakoitzak 9 proiektutatik 5 hauta zitzakeen gehienez, eta 5, 4, 3, 2 edo 1 puntu eman. Proiektu bakoitzari emandako puntuazioa gehitzen zitzaion. Honako hauek dira lortutako emaitzak.

Ikus daitekeen bezala, oro har, korrelazio handia dago botoa eman duten pertsonen kopuruaren eta proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren artean, lehenengo hiru postuetan izan ezik, non “bidegorrien sarea hobetzea” izan da gehien bozkatu den proiektua (190 boto), baina puntuazioaren arabera (581 puntu) bigarrena izan da. Eta “Kirol-ekipamenduak hobetzea”, berriz, hirugarrena da puntuazioaren arabera, baina bigarrena punturen bat eman dioten pertsonen kopuruaren arabera.

Bozketa azaroaren 20tik 25era bitartean egin zen, eta honako parte-hartze hau erregistratu zen egun eta ordutegi-tarte bakoitzean (goiza, eguerdia, arratsaldea eta gaua).

Prozesu parte-hartzaile horren ONDORIOZ, udalak bere 2020ko aurrekontuan sartuko du boto gehien jaso dituzten 6 proiektuak gauzatzea, hau da, 136.000 euro. Gainera, beste proiektuetako zenbait jarduera modu puntualean jorratu ahal izango dira.

 Herritarren bozketaren txostena (PDF 419KB)