Albisteak eta iragarkiak

 

Azaroaren 25ean abiaraziko den “Derio indarkeria matxistaren kontra” kapainan, Politeknikako Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketako goi mailako heziketa zikloko ikasleek herrigunea eta saltokietako erakusleihoak erabiliko dituzte ikasgeletan hartutako ezagutzak praktikan jartzeko.

Besteak beste, 50 establezimendu inguru binilatuko dira, berai, “Stop Indarkeria Matxista” mezua eramango duten 100 kamiseta erreibindikatzaile banatuko dira, ostalaritzako establezimenduetan ia 120.000 ahozapi banatuko dira, Udaletxeko aurrealdea argiztatuko da eta Kultur Birikan merkatariei zuzendutako jarduketa-urratsak eskainiko dira, indarkeria matxistako egoerak detektatzen dituztenerako.

Derioko erakunde eta agente sozial desberdinak hartzen dituen lankidetza-proiektuak lagundu, parte hartu eta garatzeko borondatea. Hau izan da Derioko Udala, Politeknika Ikastegia Txorierri eta Danerik Paraje Merkataritza Elkartea elkartu dituen ideia. Hirurek joan den urrian lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten interes eta onura sozialeko baterako jarduketak garatzeko xedez eta gaur goizean, akordio hori ezagutzera eman dute, kanpainan parte hartuko duen tokiko komertzio baten. Bertan izan dira Esther Apraiz alkatea, Nekane Aiarza alkateordea, Josu Orbe Politeknikako Zuzendaria eta Mari Mar Mellado Danerik Paraje Merkataritza Elkarteko Presidentea. Saltoki txikiak eta ostalaritza sektore estrategikoak dira Derion, ez soilik aberastasuna eta enplegua sortzeko bere gaitasunagatik, baizik eta bere eragin zuzenagatik, herrigunean eta sortu dezakeen gizarte jardueran ere.

Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Udala,Politeknika eta Danerik Paraje Elkarteak indarrak batu dituzte azaroaren 25ean abiaraziko den baterako kanpaina bat garatzeko helburu bikoitzarekin: tokiko merkataritza sustatu Derio Txorierriko trakzio-udalerri gisa kokatuz eta indarkeria matxistaren arazoa ikusgai egitea Derioko herrigunea herritarrak sentsibilizatzeko adierazpen-espazio gisa erabiliz. Bi helburu hauek kontuan izanez, Politeknikako Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketako goi mailako heziketa zikloko ikasleek herrigunea eta saltokietako erakusleihoak erabiliko dituzte ikasgeletan hartutako ezagutzak praktikan jartzeko.

Beste jarduketen artean, berrogeita hamar establezimendu inguru binilatuko dira, beraietako 5ek dekorazio apurtzailea izango dute tamaina handiko biniloekin, “Stop Indarkeria Matxista” mezua eramango duten 100 kamiseta erreibindikatzaile banatuko dira, ostalaritzako establezimenduetan ia 120.000 ahozapi banatuko dira, “Derio indarkeria matxistaren aurka” tituluko trafiko seinalea jarriko da udalerriko sarreran, banku bat margoztuko da eta emakumeekiko indarkeriaren problematikaren elementu oroigarri gisa plaka bat ipiniko da, Udaletxeko aurrealdea argiztatuko da eta Kultur Birikan merkatariei zuzendutako jarduketa-urratsak eskainiko dira, indarkeria matxistako egoerak detektatzen dituztenerako.

“Udala eta agente sozial eta orokorrean herritar derioztarren arteko zubiak sortzearen, loturak sendotzearen alde agertzen gara. Lehenengo esperientzia honekin, XXI. mendeko gaitzik handiena, indarkeria matxista, errotik kentzeko sentsibilizazioaren eta prebentzioaren alde apustu egiten dugu. Eta era berean, hurbileko merkataritza suspertzearen alde, udalerria dinamizatuz, balioa sortuz. Datozen urteotan, esparruakordio honek Derioko garapen sozial, kultural eta ekonomikoa sustatuko dituzten beste ekimen batzuk abiaraztea ahalbidetuko digu, sareko lana lagungarri izanik” azpimarratu du Esther Apraiz alkateak.

Josu Orbe Politeknikako zuzendariaren esanetan, “Marketineko neska-mutilek benetako erronka baten murgildu dira bere ikasketa prozesuaren garapenean. Proiektu honekin Eskola Politeknikoko Marketineko ikasleek beraien gelak Derioko kaleetan zabaldu dituzte”.

“Derioko denda eta zerbitzuok, Danerik Paraje elkarteak, argi daukagu herrian zein gizartean gertatzen diren ekintzetan parte hartu behar dugula. Honek beste merkatal gune handi, erraldoi elektronikoetatik e.a. ezberdintzen gaitu. Honen harira, azaroak 25ean, indarkeri matxistaren aurkako egunean, merkatariontzat ere garrantzitsua da azpimarratzea gure denda eta zerbitzuetan ez dogula onartuko honelako indarkeria adierazpenik. Bat egin behar dugu danok, udaletxeak, gure elkarteak, giza eragileak, hezkuntza zentroak, e.a. indarkeria matxistarekin bukatzeko; hori dala eta gure harteko hitzarmena da kanpaina honen abiapuntua. Elkarrekin lanean jarraituko dugu emakumeen aurkako indarkeria desager dadin borrokatzen” adierazi du Maria del Mar Mellado Danerik Parajeko presidenteak.