Albisteak eta iragarkiak

 
Urriaren 26an Tximintx komunitatearen lehen bilgunea izango da, Larrabarri baserrian, 9:30etatik 14:00etara. Bertan hurrengo urteetarako asmoak, ametsak eta planak konpartituko ditugu denon artean, eta denon artean erabakiko dugu Tximintx komunitatea zer izango den. Bilgunea behar bezala antolatzeko, izena eman behar da formulario honetan: https://forms.gle/LvrMG2fXiks6WmVX9 edo tximintx@gmail.com helbidean. Erdu!